Ezusteko ur festa Errenteria-Oreretan

Errenteria-Oreretako Foru plazaren ondoan, suhiltzaileek ura hartzeko erabiltzen duten poste bat lehertu egin da, furgoneta batek jo duelako, eta nonahi ura botatzen hasi da. Herritarren artean ikusmina sortu du ur txorrotada handiak, eta beroari aurre egiteko neurri bezala egokitzat eman dute hainbatek. Hala ere, hainbat denda daude ondoan, eta neurriak hartu behar izan dituzten urik ez sartzeko. Udaltzainak eta ertzainak inguru horretan daude, badaezpada. Haurrek ur festarekin bat egin nahi izan dute, baina udaltzainek nahiz ertzainek ez diete utzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.