Hondarribiko Naica taldeak jazzaldian joko du hilaren 25ean

Naica taldea

Naica taldea, Psilocybeneako estudioan

Hondarribiko Naica talde elektro akustikoak Donostiako Jazzaldian joko du hilaren 25ean, osteguna, 19:00etan. Coca-Cola agertokian ariko dira, Zurriola pasealekuan, hondartzaren eta Kursaalaren terrazen ondoan. Jazzaldiko gune berriena da hori eta artista berriak ezagutarazteko sortu zuten. Psilocybe elkarteko kide den Naica bandak bere aukera probestuko du bertan, hilaren 25ean. Emanaldia doan izango da. Hondarribiarren ondotik Gallinero all stars taldeak joko du, 23:00etan. http://youtu.be/Lov484-jyow
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.