Iritsi da bluesa

Sugaray Rayford abeslariaren taldea, atzoko soinu proban

Sugaray Rayford abeslariaren taldea, atzoko soinu proban

Atzo hasi zen Hondarribia Blues Jaialdiaren VIII. Ekitaldia, Jimmy Barnatan & The Cocooners taldearen emanaldiarekin. Jende asko hurbildu zen Blues Village gunera eta Sugaray Rayford abeslariaren bandak jotzen hasi zenerako beteta zegoen publikoarentzako eremua. Gaur atseden izango du Suga-k, baina bihar igoko da berriro taulara Delta Groove Harp Blast taldearekin eta igandean bere ohiko musikariekin, The Manning Boys-ekin. Gaur Benta eszenatoki nagusia irekiko dute eta bertan jaialdiko kontzertu nagusietako bi izango dira bertan: Mike Sponza & The European Blues Convention (22:30) eta Malina Moye emakume gitarjole ezkertia (00:00). Bentakoa baino lehen Apezpiku plazako Carlsberg tablatuan izango da zer entzun, Wax & Boogie hirukote katalanarekin (20:00).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.