
Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi du uda sasoian segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartuko dituela. Izan ere, herriaren biztanleria hirukoiztu egiten da udan, eta Jean Baptiste Salaberri auzapezaren arabera, “poliziaren presentzia aktibo eta ikusgarriaren beharra” dago. Horren harira, Hendaian udan lanean izango direnei harrera egin zieten atzo Herriko Etxean.
Polizia indarrek esku artean izango dituzten zeregin nagusienak izango dira aparkatzeko neurriak betearaztea, lapurretak eragoztea, eta hiritarrek Hendaiarekiko errespetua izatea, garbitasunean batik bat. Hondartzen zaintzan ere ibiliko dira.