Pilaketarik ez, baina dantza pila Errenteriako Erromeria Egunean

Iruñeako pilaketarik ez da izan, ez, Errenteria-Oreretako Erromeria Egunaren lehen orduetan. Bai ordea dantza eta dantzari pila. 10:00etako dianaren ondoren, eta gosalduta, herriko kaleetatik kalejira egin dute eguerdian egunean parte hartzen ari diren musikari eta joaldunek. Ondoren, Gamon Zumardian emakumeek nesken soka dantza egin dute, eta orain (15:30), bazkarian daude bilduta, Koldo Mitxelena plazan, parte hartzaileak. Arratsaldean Gamon Zumardian. Ondokoak egunaren hainbat irudi dira, eta joaldunen nahiz arratsaldeko erromeria nagusiaren bideoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.