Goizez, Kirol kaian, kontzertu pedagogikoa: Delta Groove Harp Blast with Sugaray Rayford (11:30).
Eta Blues Village eremuan (Bentan), The Romanticos (14:00); eta Tonky Blues Band (15:00).
Arratsaldez, Schuss eremuan (San Pedro kalean), Mitch Kashmar (19:00). Euria eginez gero, Bentan.
Benta eszenatokian, Eric Burdon (20:30). Eta Blues Village eremuan (Bentan) Mannish Boys (22:30); eta Segarra Inn Blues (23:45).
Kontzertu guztiak doan dira.