Udal ordezkariak, txirrindulariekin, pistan
Beltzeniako bizikleta zaharberritu dute, eta orain bi pista ditu. Bat, Pump-track pistan sei urtetik gorako bizikleta zaleentzako da, eta bestea, Dirt izenekoa, gazte eta helduentzat da (1,8 metroko maldak ditu, horregatik ezin dute haurrek erabili). Urruñako Aldapa enpresak trazatu ditu pista horiek 5.000 euroko aurrekontuarekin, eta enpresa horrek urtean bitan egin behar du pisten mantenua.
Bestalde, skate eremu txikia laster lekualdatuko dute, haur txikien joko eremuaren ondora. Lan horrek 12.000 bat euroko aurrekontua izango du, eta irailerako egina izango da.