Bihar arte har daitezke txartelak herri bazkarirako

Madalenetako herri bazkarirako txartelak erosteko azken egunak dira. Interesa daukatenek bihar arteko epea dute erosi ahal izateko. 300 txartela jarri dituzte salgai, eta Arkaitza eta De Cyne Reyna tabernetan; Foru plaza, Morrongilleta, Zumardia eta Iztietako kioskoeta eta Beraungo auzo elkartean eros daitezke. 17 euroko prezioa dute. Horren truke txartela eman beharrean, zapi bat emango dute, baina txartelaren balioa izango du. Bazkaria 14:00etan izango da Merkatuzarreko plazan. Asmoa da bazkaritik denak batera, txupinazora joatea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.