Madalenetan ere, bigarren eskuko azoka

Igandean egingo dute, hileko hirugarren igandean izanda, bigarren eskuko azoka, goizean. Beraz, jaiak izan arren, ez du hutsik egingo. Beste behin, bigarren eskuko hainbat artikulu erosi ahal izango dira, hala nola, jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak… Antolatzaileek gogorarazi dute Gipuzkoako beste herritan ere egiten dutela ekimen hori, eta bertan ere artikuluak ikusi eta erosteko aukera dagoela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.