Soinueneakoen emanaldia Arditurrin
Oiartzungo Udalak zein Gipuzkoako Parketxe Sareak eskerrak eman dizkiete III. Arditurri eguna aurrera ateratzen lagundu zutenei; hala nola, Jose Angel Torresi, Juan Mari Beltran eta bere taldekideei, Auzokalte elkarteari, Soinueneari, Ondartxori, Luberriri eta Victor Hugo Etxeari.Udalaren hitzetan, Asturiasko Castrillon herriko alkate Angela Vallinaren bisita “oso interesgarria” izan zen: “Herria ezagutu zuen eta Arditurriko meategiak bisitatu zituen Oiartzungo udal ordezkariekin”.
250 bisita
Aurten 250 bisita gidatu egin dituzte Arditurri Egunean, “beste urteetan baino gutxiago”. Beherakada horren arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen aztertuko dituztela adierazi dute antolatzaileek.