Xabier Usabiaga izango da gaur Oiartzun Irratian
Frantziako Tourra azken txanpan sartu den honetan, gonbidatu berezia izango dute gaur Oiartzun Irratiko estudioan, Xabier Usabiaga txirrindularitza aditua.Saioa 13:15ean emitituko dute FM107an, eta errepikapena 20:30ean izango da. Ostiralean, txirrindularitzaz gain arrauna ere izango dute hizpide Gaizka Lasa txirrindulari ohi eta kazetariarekin. Ostiraleko saioa ere ordu berean izango da.
Horrela, ostiraleko saioarekin Kirolez Blai! saioa iraila arte agurtuko da eta ikasturte berrian bosgarren denboraldiarekin itzuliko dira.