Xanistebanetan gazteek izango dute zer gozatua

Gazte Eguna, iaz

Gazte Eguna

Xanisteban Jaietan adin guztietako jendeak du tokia eta gazteek ere badute euren egitaraua.Jaiek iraun bitartean, egunero izango da gazteei begirako ekitaldiren bat edo gehiago. Hona hemen Oiartzungo gazteek prestatutako egitaraua: Abuztuak 2, ostirala 23:00etan: Kudai, Surfin Kaos eta Matxura, Landetxen. Abuztuak 3, larunbata 23:00etan: Istrian eta Gozategi, Doneztebe plazan. 02:30ean: Xolomo Gangsta. Dog Kids eta Nimu, Landetxen. Abuztuak 4, igandea Eguerdian hasita: Kultur ekitaldiak Herrira Bilguneko txosnan. 01:00etan: Bi bala, bertso musikatuen emanaldia Landetxen. Abuztuak 5, astelehena. Gazte Eguna 13:00etan: Gazte txupinazoa eta poteoa, plazan. 14:30ean: Gazteen bazkaria, plazan. 16:30ean: Gazte olinpiadak, plazan. 18:00etan: Elektro txarangarekin, kalejira.22:00etan: Karaokea, Landetxen. 00:00etan: Trikisoundekin berbena, Landetxen. Abuztuak 6, asteartea 01:00etan: Gaueko jokoak, “Herrira gunetik txosnaz txosna poteatu, jolastu eta aldarrikatu”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.