Eraikin balioanitzaren lanak eta izendapenak, ostiraleko ez ohiko plenoko gai zerrendan

Ez ohiko udalbatzarra egingo dute Pasaian ostiral goizean, Donibaneko Arizabalo jauregian (09:00etatik aurrera). Bertan 11 puntu jorratuko dituzte. Horrela, Pasaiako Ezkerrak Lilitegiren gaineko mozioa aurkeztuko du. Bilduk, berriz, hipoteka maileguen erreferentzia indizeari buruzko proposamena mahaigaineratuko du. Gainera, udalak Añarbe Uretan zein San Marko Mankomunitatean dituen ordezkariak izendatuko dituzte. Donibaneko eraikin balioanitzarekin Amenabar  eraikuntza enpresarekin dauden gora beherak ere izango dituzte hizpide. Horrez gain, Administrazioarekiko-auzi errekurtsoa jartzea bozkatuko dute, Donostiako Udalak Papingo bidea egiteko proposamenaren kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.