Gorka Susperregi irundarra, Espainiako biketrial txapeldun, eta Europako txapeldunorde

Gorka Susperregi, Valderrobleseko proban

Susperregi, Valderrobleseko proban

Irun Txirrindularitza Taldea-Telepizza taldeko Gorka Susperregi Espainiako biketrialeko txapeldun izan da, eta aldi berean Europako txapeldunorde, Junior Mailan. Tituluak asteburuan lortu ditu Susperregik, Valderrobles herrian (Teruel, Espainia). Hala, aurretik izandako lau probetan bi lehenengo postu eta beste bi bigarren lortu zituen, eta Teruelen egindako lan txukunagatik eraman du txapela etxera. Orain Munduko Txapelketa prestatzen ari da. Bi probatan erabakiko da lehia hori, hilaren 20an eta 21ean izango da lehena Bartzelonako Igualada herrian, eta bigarrena Txekiar Errepublikako Blansko hirian izango da jokoan. 2010eko Munduko Txapelketan laugarrena izan zen Susperregi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.