Oarsoaldeko eta Bidasoko langabeak herrika

Hilabete hasieran OARSO BIDASOKO HITZAK jakinarazi zuenez ekainean 402 langabe gutxiago izan ziren  Oarso Bidasoko herrietan.  Bidasoan 6.185 pertsona zeuden lanik gabe ekaina amaieran, eta Oarsoaldean, berriz,  5.616. Datuek erakusten dutenaren arabera 25 eta 44 urte arteko emakumeak zigortu ditu gehien langabeziak ekainean Oarso Bidasoko eskualdeetako herri guztietan Errenteria-Oreretan  eta Pasaian izan ezik. Orokorrean, zerbitzu alorrak galdu ditu lanpostu gehien, 3.632, guztira. Langabeak ekainean  herriz herri Oarsoaldea
  • Errenteria, 3.310 langabe. Emakumeak: 1.646; Gizonak: 1.664.
  • Lezo, 449 langabe. Emakumeak: 236; Gizonak: 213.
  • Pasaia, 1.329 langabe. Emakumeak: 639; Gizonak: 690.
  • Oiartzun, 528 langabe. Emakumeak: 265; Gizonak: 263.
Bidasoa
  • Hondarribia, 941 langabe. Emakumeak: 523; Gizonak: 418.
  • Irun, 5.244 langabe. Emakumeak: 2.911; Gizonak: 2.333
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.