Herrira-k hainbat ekitaldi antolatu ditu madalenetarako. Preso eta iheslariak bereziki gogoan izango dituzte hilaren 24ean, Preso eta Iheslarien Eguna egingo baitute. Bazkaria egingo dute, Herrira gunean, eta txartelak erosteko ohiko tokietatik pasatu beharko da. 15 euroan jarri dituzte salgai.
Gauean, berriz, danborradaren txanda izango da. 22:30ean aterako dira Txintxarri zaharretik, eta 00:00etan elkartuko dira Herriko Plazan.
Hala ere, ostiralean izango da lehenengo ekitaldia, kartelada berezia egingo baitute Zumarditik, 20:00etan hasita.
Egitaraua
Etzi, ostirala
- 20:00: Kartelada berezia, Zumarditik.
Hilaren 21, igandea
- 14:00: Mariskada bereziaren zozketa.
- 19:00: Txupinazoa, Herriko Plazan.
Hilaren 24, asteazkena
- 14:30: Herri bazkaria, Herrira gunean.
- Ondoren: Dantzaldia Agerralderen eskutik.
- 18:30: Elkartasun txokoa, Alondegian.
- 22:30: Danborrada, Txintxarri zaharretik.
- 00:00: Danborrada, Herriko Plazan.