Mentxu Galen margolan argitaragabeak, etxean
Mentxu Gal margolari irundarraren 31 margolan jarriko dituzte ikusgai haren izena duen aretoan, Marina e interiores erakusketan, gaurtik azaroaren 3ra arte. Tartean, orain arte argitara eman ez diren lanak egongo dira. Kantauriko nahiz Mediterraneoko paisaiek artistak izan duen bilakaeraren berri ematen dute, besteak beste.