Baserritar produktuen azoka, larunbatean, Portuan
Asteazkenero Damarri plazan egiten duten bezala, larunbat honetatik aurrera herriko baserritarrek euren produktuak salduko dituzte larunbatero Portuan, 08:00etatik 13:00etara. Hala, uda bukatu arte, bitan eros daitezke sasoiko produktuak baserritarrei zuzenean, asteazkenero Damarrin eta larunbatero Portuan.