Hibaikak bere bandera aurkeztu du

Hibaikako arraunlariak, bandera aurrean dutela

Hibaikako arraunlariak, bandera aurrean dutela

Hibaika Arraun Elkarteak KAE2 Ligaren barruko estropada antolatu du iganderako, Pasaiako badian. 11:30ean hasiko da estropada hori, eta Oarso Bidasoko traineruei dagokienez, Hibaikaz gain, San Pedro eta Hondarribiaren B ontziak izango dira bertan. Nabarmendu behar da aurten, lehen aldiz, Errenteria Hiria Ikurrina izena izango duela lehiak, udalak aurrekoetan lagundu badu ere, aurten erakundearen inplikazioa nabarmenagoa izan delako. Herriko Plazan aurkeztu zuten bandera. Bertan Hibaikako kategoria guztietako arraunlariak izan ziren, emakumeak eta gizonak. Giro ederra jarri zuten beltzez jantzitako kirolariek herrian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.