Orereta Ikastolari eskainiko diote txistularien kontzertu nagusia

Madalen Jaien atarian, biharko txistularien kontzertua nagusia aperitibo modukoa izango da. Kontzertua 20:00etan hasiko da Gamon Zumardian. Aurten Orereta Ikastolaren 50. urteurrena dela, berari eskainiko diote kontzertua. Eskualdeko txistulariek parte hartuko dute: Musika Kultur Elkartearen metal boskoteak, Ereintza dantza taldea, Kukai dantza konpainia, eta Garrintzi, Andra Mari, Landarbaso eta Orereta Txiki abesbatzak. Teklatuak Imanol Elizasu ariko da. Ekitaldian izango dira Orereta Ikastolako ikasle ohiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.