Sens Irun ekimena hirugarrenez egingo dute

Atzo aurkeztu zuten Sens Irun

Atzo aurkeztu zuten Sens Irun

Aurreko bi urteetako arrakasta ikusita, aurtengo udan ere Sens Irun ekimena egingo dute, hilaren 22an hasita. Bost zentzuekin hiriko komertzioak ezagutzeko egitasmoa da. Hala, egitasmoaren barruan, astelehenetik ostiralera eta 16:30etik 18:30era, parte hartzaileek aukera izango dute hiriko hainbat komertziotara bisita egiteko, eta horren bidez bost zentzuak erabiliko dituzte hainbat dastaketa eta jarduera egiteko. Uztailean eta abuztuan da Sens Irunen epemuga, eta parte hartzaileek, hiru euroren truke, goza dezakete esperientziaz. Luis Marianoko Turismo Bulegoan eman behar da izena. Usaimena Oyarzabal lurrindegian landuko dute partaideek, dastamena Casa Calvon, entzumena Higuer dendan, ukimena Bi & Be komertzioan, eta ikusmena Papperino izoztegian. Bost komertzio horien partaidetzaz gain, udalak eta Mugan komertzio, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak gidatu dute aurten ere ekimena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.