Zesta punta jaialdia, Jostaldin
Munduko Pilota Biltzarrak antolatutako binakako txapelketako ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia izango da gaur Jostaldi pilotalekuan. Jaialdia 20:00etan hasiko da eta txapelketako partida jaialdiko bigarrena izango da. Sarrerak 12 euro balio ditu, baina paella eta txakoli edo ardo dastaketa sartzen da prezioan.