Baserritarren azoka San Pedro kalean estreinatu da

Gaur ireki dute herriko baserrietako produktuen azoka San Pedro kalean. Asteazkenetan Damarri plazan jartzen duten merkatu bera da, iraila bukaera arte larunbatetan ere Portuan izango dena. Kokagunea eta asteko eguna berritzeaz gain, marka ere estreinatu du azokak: Az Hondarribiko Azoka.

Baserritarren Azoka

Pensando en blanco enpresak diseinatu ditu marka eta kartelak

Gaur ireki dute herriko baserrietako produktuen azoka San Pedro kalean. Asteazkenetan Damarri plazan jartzen duten merkatu bera da, iraila bukaera arte larunbatetan ere Portuan izango dena. Kokagunea eta asteko eguna berritzeaz gain, marka ere estreinatu du azokak: Az Hondarribiko Azoka. Enplegua sustatzeko Hondarribia Abian planaren barruan Pensando en blanco herriko enpresak diseinatu du marka berria eta merkatuan parte hartzen duten saltzaileen stand-ak pertsonalizatu ditu ere. Postu bakoitzak bere kartela du, baserritarraren eta baserriaren izena, eraiki zuteneko urtea, kokatuta dagoen auzoa eta saltzen dituen produktuen gaineko informazioa jasotzen duena; webgunea duenak era jarrita du Az Hondarribiko Azoka markadun kartelean. Goizeko hamarretarako jende dezente hurbilduta zegoen San Pedro kaleko azokara. Batzuk Damarrin ere bezeroak direnak ziren eta beste batzuk berriak. Denek, gustura hartu dute ekimena eta San Pedron azoka txukun geratzen dela nabarmendu dute. Asteazkenekoa bezala, larunbatetan ere 08:00etatik 13:00etatik egongo dira Hondarribiko baserrietako elikadura produktuak salgai San Pedro kalean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.