Dena prest Donibaneko santiagoei hasiera emateko

Bihar, Santiago Egunaren Bezperarekin hasiko dira Donibaneko jai nagusiak. Ia astebete iraungo dute festek, eta adin eta jende mota guztientzako ekitaldiak prestatu dituzte. Hona hemen egitarau guztia. Uztailak 24
  • 18:00etan: Joku-poteoa mozorroturik Meipitik Txosnetara.
  • 19:00etan: Buruhandiak Meipitik plazara txistulariak lagunduta.
  • 20:00etan: Jaien hasierako Txupinazoa eta ikurriñaren igoera Antton Basurkoren eskutik.
  • Jarraian Dantzaldia Trikisound taldearekin.
  • 21:30ean: Gazte afaria Bonantzan
  • 21:45ean: Dantzaldiaren atsedenaldia
  • 22:30etik 01:30era: Dantzaldia berriro Santiago plazanTrikisound taldearekin.
  Uztailak 25, osteguna: Santiago Eguna.
  • 08:00etan: Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
  • 09:00etan: Diana txistulariekin herrian zehar.
  • 10:00etan: Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian.
  • 10:30ean: XXVII. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballaresen omenez. Kaskoa janztea derrigorrezkoa da.
  • 12:00etan: Toka txapelketa plazan.
  • 12:30ean: Kantujira Meipitik hasita herrian zehar.
  • 14:30ean: Paella jana herrikoia plazan. Txartelak salgai herriko tabernetan.
  • 17:30ean: Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.
  • 18:30ean: XXIV. Gazteen dantza sueltoko txalpeketa, Itsas mendi txistu taldeak antolatuta.
  • 20:00etatik 21:30era: Herri kirol jaialdia plazan, Manolo Cañamares eta Fausto Mugerzarekin.
  Uztailak 26, ostirala. Santa Ana Eguna.
  • 10:00etan: Neska-mutilentzako gaztetxoen arteko pilota partiduak pilotalekuan.
  • 10:30ean: Kotxeek ezinduak jasoko dituzte beren etxeetataik, eta Santa Ana ermitara eraman.
  • 11:00 Karabina-tiroko txapelketa frontoian neska-mutilentzako
  • 11:00etan: Meza nagusia Santa Anako ermitan. Ondoren Salda eta pintxoak banatuko dituzte.
  • 12:00etan: Balkoietako VIII.lore-apainketa eta XII. marmitako lehiaketa.
  • 12:30ean: Jokoak adinekoentzat taldeka eta auzoka.
  • 13:30ean: Marmitako-dastatzea eta sari-banaketa (epaimahaia herrikoia izango da)
  • 17:00etan: Baltsen jeitsiera, Bonantzatik plazara.
  • 22:30ean: Ohitura zaharrak berreskuratuz: Habaneren IX.emanaldia. Jarraian Dantzaldia Tsunami taldearekin.
  • 00:00etan: Kontzertuak Bonantzako arkuan.
  Uztailak 27, larunbata: San Pantaleon Eguna.
  • 10:00etan: Diana herrian zehar Txistulariekin
  • 12:30ean: Igel, bote eta toka txapelketa Santiago plazan, Aiton-amonen aterpearen eskutik.
  • 13:30ean: VIII. Lore-dekorazio lehiaketa. Sari banaketa.
  • 14:00etan: Aiton-amonen bazkaria. Jarraian, giroa alaitzeko musika eta dantza.
  • 15:30ean: Herriko koadrilek sardinak eta ikatza jasoko dituzte Arizabalon.
  • 16:15etik 19:30era: Pasai Txaranga herrian zehar.
  • 19:00etan: Sardina-jana herri osoan zehar, koadrilen eskutik.
  • 19:30etik 22:00etara: Dantzaldia plazan.
  • 22:30ean: Arrantzaleen danborrada Konstantzia bandaren laguntzarekin.
  • 23:30etik 02:00etara: Berriro ere dantzaldia plazan.
  • 00:00etan: DJ Bull txosnetan.
  Uztailak 28, igandea
  • 09:00etan: Arrantza saia 13:00ak bitarte itsasoan, txalupetan.
  • 11:00etan: Urpekaritza Nabalaldean.
  • 11:00etan: Puzgarriak Nabalaldean.
  • 11:00etan: Bela adin guztientzat Nabalaldean.
  • 14:00etan: Bazkaria haur eta gaztetxoentzat Meipin (dohainik).
  • 17:00etan: Arrantza umeentzat, harrapatu eta aske uzteaî Bonantzan. Jarraian, askaria plazan.
  • 18:00etan: Dantza erakustaldia. Argentinako dantza taldea, Alkartasuna euskal dantza taldea lagun dutela.
  • 19:00etan: Kontzertua Alabortzako kantinan.
  • 20:00etan: Goizean zehar arrantzatutako arrain erreen dastaketa plazan.
  • 20:30ean: Luntxa Bonantzako txosnan.
  • 20:30ean: Kontzertu akustikoa Andoni Ollokiegik giroturik Bonantzan.
  Uztailak 29, astelehena: Atseden Eguna.
  • 12:00etan: Jubilatuen Oarso-Bidasoako marmitako lehiaketa plazan.
  Uztailak 30, astelehena: Herrira Eguna.
  • 11:00etan: Haur lasterketa ìTratu ona nahi dutî lelopean, adingabeei tratu ona ematearen aldeko kanpainaren barruan. Bi maila izango dira: 6 urtetik 9ra eta 10 urtetik 14ra. Jarraian Hamaiketakoa.
  • 11:00etan: Diana trikitrilariekin plazan.
  • 11:30ean: Haurrentzako eskulan tailerrak eta puzgarria.
  • 12:45ean: Aparraren jokoa.
  • 17:30 Dultzainari eta trikitilariak herrian zehar.
  • 18:30ean: Herrien arteko Herri-kirol desafioa plazan.
  • 20:00etatik 21:30era: Dantzaldia plazan Modestorekin.
  • 21:30ean: Barrikote herrikoia plazan.
  • 22:30ean: Euskal kantak, kantu kantari.
  • 23:30ean: Zezensuzkoa.
  • 00:00etan: Omenaldia eta aurresku herrikoia plazan.
  • 00:00etatik 02:00etara: Dantzaldia plazan Modestorekin.
  • 00:30ean: Bad Sound System taldearen kontzertua Bonantzako arkuan.
  • 01:00ean: Bull DJa txoznetan.
Uztailak 31, asteartea: San Inazio.
  • 08:00etan: Sokamuturra Donibane kalean eta Santiago plazan.
  • 09:00etan: Itsas diana Konstantzia bandarekin. Ondoren herrian barrena ibiliko dira.
  • 10:00etan: Kalejira txistulariekin.
  • 12:00etan: Batelarien desfilea Meipitik Konstantzia bandarekin.
  • 12:45ean: Batelarien ontziratzea eta estropada. Ondoren Batelarien zortzikoa eta sari-banaketa.
  • 14:30ean: Batelari guztientzat bazkaria Santiago plazan.
  • 18:00etan: Dantzaldia Santiago plazan Tsunami taldearekin
  • 20:30ean: Ezinduentzako afaria Aitona-amonen Aterpean, eta terrazatik suak ikusteko aukera.
  • 22:30ean: Musika eta dantzaldia Santiago plazan Tsunamirekin.
  • 22:30ean: Gazte eta helduen danborrada badian zehar Pasai txarangarekin.
  • 23:00etan: Su-festa badian, Caballer su-etxearen eskutik. Ondoren Danborrada kalean zehar eta ikurriñaren jaitsiera.
  • 23:30ean: Jaiak amaitzeko, musika eta dantzaldia Santiago plazan Tsunamirekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.