Bihar, hilak 24, Santiago jaiak,
santiyuak, hasiko dira. 19:00etan altxatuko dute lertxuna.Zortzi eguneko jai egitaraua prestatu du Iturriozko Jai Batzordeak. Aurtengo berritasuna artisautza eta nakazaritza azoka izango da; hilaren 28an izango da azoka, 10:00etatik aurrera.
Egitaraua:
Hilaren 24, asteazkena
- 19:00: Lertxunaren altxaera eta euskal dantzak. Gero auzo afaria izango da.
Hilaren 25, osteguna
- 11:30: Idi-dema. Artola eta Mixiyua.
- 19:00: Artzain txakur lehiaketa.
- Ondoren: Musika emanaldia Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Kazabonen eskutik.
Hilak 26, ostirala
- 20:00: Preso eta iheslarien aldeko kartelada. Herriraren flashmob-aren azken entsegua egingo dute.
- 22:00: Truk txapelketa Iturri-Berri elkartean.
Hilak 27, larunbata
- 17:30: Iturrioztarren V. Sagardo dastaketa/lehiaketa.
- 21:30: Bertso afaria Bekosoroan. Gero krisiaren aurkako festa.
Hilak 28, igandea
- 10:00: I. nekazal eta artisau azoka.
- 10:30: Auzoko gazteen pilota partidak.
- 17:00: Iturriozko XXII. kronoeskalada.
- 22:00: Argazki emanaldia.
Hilak 29, astelehena
- 14:00: Jubilatuen bazkaria.
Hilak 30, asteartea
- 17:00: Iturriozko V. Haur Krosa.
- 19:00: Ipuin kontaketa Dorretxean.
- 22:00: Jon Plazaolaren bakarrizketak.
Hilak 31, asteazkena
- 11:30: Tortilla txapelketa.
- 14:00: Erromeria Bekosoroan.
- 16:00: Gaztelu puzgarriak.
- 20:00: Dantzaldia Bide Batez taldearekin.