Ojuel-Irusta bikotea garaile Zuloaga memorialeko afizionatuetan

Ojuel eta IrustaAtzo jokatu ziren esku pilotako Zuloaga memorialeko finalak Fanderiako pilotalekuan. Gazte, Promesa eta Afizionatu mailetako finalak izan ziren, zehazki, jokatu zituztenak. Afizionatuetan Ojuel-Irusta bikotea nagusitu zen, 22-18 Dorronsoro-Arratibelen kontra. Promesetan, berriz, Ugalde eta Imazek 22-16 irabazi zioten Labaka-Labakari. Gazteetan, azkenik, Larunbe eta Martija izan ziren garaile, Gelis eta Arandiari  22-16 irabazita. Ondoren, txapelak eta sariak banatu zituzten txapeldun eta txapeldunordeentzat. Bertan, izan zen, Luima Diez Hirigintza zinegotzia. Horrez gain, pilotari onenen sariak ere eman zituzten. Honakoak izan ziren: Larunbe gazteetan, Imaz promesetan eta Ojuel afizionatuetan. Palakoak, asteazkenean Esku pilotako finalen ondoren, Joakin Etxeberria pala txapelketakoak bihar (hilak 24 asteazkena) jokatuko dituzte, 18:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.