26 bikotek omenaldia jaso dute

Egun berezia izan zen atzokoa Errenteria-Oreretako 26 bikoterentzat. 50 urte elkarrekin egin dituztela ospatu zuten, eta udalak bere omenaldia egin zien. Errenteria Hiria Kulturgunean egin zuten ekitaldia, udal ordezkariek loreak eta liburu bat banatu zien, eta bi oiartzuarren musika ere entzuteko aukera izan zen: Eider eta Gorka Zabaleta. Julen Mendoza alkateak ere hartu zuen hitza, eta “konpromisoa eta elkartasuna zalantzan” jartzen diren egun hauetan konpromiso hori ikustea “pozgarria” dela esan zuen. Adierazpenak Bertolt Brechen esaldi batekin bukatu zuen. Hauek izan dira omenaldia jaso duten bikoteak:
  1. Teodora Camino eta Isacio Gutierrez
  2. Maria Consuelo Maquirriain eta Jose Maria Lopez
  3. Juana Barcenilla eta Florentino De Dios
  4. Aurora Lobato eta Fernando Sanchez
  5. Basilisa Sebastian eta Mauricio Serrano
  6. Maria  Sanz eta Aurelio Benito
  7. Ana Villota eta Tomas Frechilla
  8. Josefa Garcia eta Jose Zelaia
  9. Maria Ines Arriba eta Donilo Calzada
  10. Maria Dolores Iribarren eta Maximo Irigarai
  11. Florentina Carballo eta Rafael Gonzalez
  12. Florentina Rogado eta Luis Angel Albeniz
  13. Jacinta Monterroso eta Antonio Trofiño
  14. Maria Antonia Ulazia eta Francisco Lapresa
  15. Ambrosia Ursuegi eta Pascasio Machiñena
  16. Juana Joaquina Cuadrado eta Jesus Sanchez
  17. Margarita Millan eta Juan Mateos
  18. Estrella Muñoz eta Joaquin Fernandez
  19. Maite Aramendi eta Jesus Goinetxea
  20. Maria de la Luz Tabares eta Jose Maria Perez
  21. Javier Eugenio Elduaien eta Rosaria Mujika
  22. Maria Dolores Agirre eta Jose Segurola
  23. Maria Angeles Oiartzabal eta Francisco Javier Astibia
  24. Encarnacion Dominguez eta Lazaro Sanchez
  25. Leonor Alfonso eta Inocencio Blanco
  26. Maria Asuncion Hernandez eta Victoriano Herrero.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.