Baluarte Rock jaialdiko bigarren saioa, Santiago Egunean
Psilocybe Elkartearen XX. urteurrenaren barruan, Baluarte Rock Jaialdiko bigarren kontzertua egingo dute Santiago Egunean. Alanbrada eta Beti Gugan taldeen saioa izango da Apezpiku plazan, 19:00etatik aurrera. Bi taldeak elkarteko kideak dira eta bigarrenak, Beti Gugan biko bandak, Beti Mugan taldearen bertsioak egiten ditu. Emanaldia doan izango da.