Martin Alvarez izan da onena kukaña gainean

http://www.youtube.com/watch?v=MxfR_fOc3qY&feature=youtu.be

[nggallery id=28] Zazpi lagunek parte hartu dute gaur, Euskal Guneak Madalen Jaien barruan antolatu duen Kukaña txapelketan. Horietan onena Martin Alvarez izan da, eta 17,79ko denborarekin. Bigarren tokian geratu da Jon Santos ia segundo bateko aldearekin. Ez du emakumerik parte hartu lehenengo aldi honetan. Ikurrina hartu eta irteera lekura azkarrena eramaten zuena zen garailea, eta Alvarezek egin du denbora onena. Ez diete lana erraza jarri partaideei, enborra xaboiez busti baitute. Bukaeran, partaide eta antolatzaile guztiak busti dira, Oiartzun ibaira salto egin baitute. Hori bai, kanpora irtendakoan, dutxa jaso dute. Irabazleek Xenpelar AEK euskaltegian ikastaro bat eta OARSO BIDASOKO HITZA-ren urtebeterako harpidetza irabazi dute. Herritar ugari joan da Oiartzun ibaira I. Kukaña Txapelketa ikustera.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.