Oiartzunen %39,94k euskaraz erabiltzen ditu kutxazain automatikoak
Laboral Kutxak bere kutxazain automatikoetan zein hizkuntza aukeratzen den neurtu du. Hamabi herri dira euskara gehien erabiltzen dutenak, tartean Oiartzun.Oiartzunen %39,94k euskara aukeratzen du Laboral Kutxako kutxazain automatikoetan eragiketak egiteko hizkuntza gisa. Egindako neurketaren arabera, Oiartzunen 4.737 eragiketatik 1.892 euskaraz egin dira eta 2.638 gazteleraz.