Harrobia zabaldu nahi du arraun elkarteak
Hondarribia Arraun Elkarteak arraunlarien harrobia handitzeko deia luzatu du. Jaien ondoren hasiko da arraunlari gazteen denboraldi berria eta egun horretan bertan aukera izango da izena emateko. Hortaz, 2001 urtean edo lehenago jaiotako eta “arraunean hasi edo probatu nahi duten neska eta mutilei” dei egin diete, hilaren 13an arratsaldeko seiretan arraun elkartearen egoitzan agertzeko.