Kenpo-kaian izena emateko epea zabalik dago

Alain Isasa hirugarren Daneko diploma jasotzen, Japonian.

Alain Isasa hirugarren Daneko diploma jasotzen, Japonian.

Oiartzungo Kenpo-Kai Elkarteak matrikula epea zabaldu du eta kirol hau praktikatu nahi duen orok eman dezake izena.Izena emateko Elorsoro kiroldegira joan behar da edo posta elektroniko honetara idatzi. Punta-puntako irakasleak dituzte elkartean; hala nola, Shihan Vidal (gerriko beltza 8. Dan) eta Alain Isasa Senseia (abuztuan Japonian izan da gerriko beltzeko hirugarren Dana eskuratzeko. Munduko txapelketan ere parte hartu du Euskal Selekzioaren buru gisa). Kenpo-Kai diziplina Japoniako arte martzial tradizional bat da. “Ez du soilik autodefentsa irakasten, pertsonaren garapen integrala ere bilatzen du”, adierazi dute elkartetik.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.