Trafiko aldaketak entseguengatik

Badira egun batzuk alardeko entseguak hasi zirela baina gaurtik aurrera nabariagoa izango da konpainien jarduna, batez ere Portuan. Hala, Foru kaleko eta San Cristobal biribilguneen arteko trafikoa etengo dute gaur, bihar eta etzi (hilak 3, 4 eta 5), 19:00etatik gaueko hamabietara. Gainera, Zuloaga kalean ezingo da aparkatu gaur hasi eta hilaren 12ra bitarte. Zamalanak egiteko baino ezingo dute ibilgailuek Zuloaga kalean sartu jaian amaitu arte. Hortaz, Arrantzale auzoko bizilagunek Beleztarre Markesa kalea erabili beharko dute etxera kotxez sartzeko. Azken geltokia, Maitanekoa Trafiko murrizketek, noski, eragina izango dute autobus zerbitzuan. Ekialdebusetik berri eman dutenez, hilaren 3, 4 eta 5ean 19:00etatik gauerdia arte, E20, E25 eta E27 autobus lineen azken geltokia Ama Guadalupekoa ikastetxearen aurrekoa izango da, Maitane tabernaren parekoa, eta irteera Sabino Arana kalearen hasieran jarriko dute. Informazio gehiagorako, bisitatu Ekialdebusen webgunea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.