Hondarribiko Jaiak. Hilaren 7ko egitaraua
Hondarribiko Jaiak. Hilaren 7a, larunbata
- 08:00 – 15:00 San Telmo Tiro eremuan, Hondarribia Plater Tiraketa Gizarte Txapelketa. Azeri Taldeak antolatuta.
- 09:00 – 20:00 Kirol Kaian, Irratizaleen erakustaldia. Hondarribiko jaiak direla eta estazio berezia martxan jarriko da.
- 11:15 Haurren Danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, Hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
- 12:00 Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko jaiei hasiera ofiziala emango zaie. Bitartean, Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko setio oroigarri hartako Titi-Biliti doinua joaz.
- 12:15 Erraldoiak eta Buruhandiak, Haurren Danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
- 12:30 Juan María Bello González jaunari Hiriko Urrezko Intsignia jartzea.
- 18:30 Hondarribia Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-biliti joaz.
- 19:00 Altuera-jauzi erakustaldia Bentako Txosna batzordeak antolatuta.
- 20:00 Te Deum eta Salbea Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udal Agintariak bertan direla, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du. Bitartean, ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udal-kideek Aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez. Ondoren, Danborrada Kalejira hirian barrena.
- 20:00 Guadalupeko Elizan Salbe herrikoia kantatuko da. Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.
- 20:00 Presoen aldeko txotx eta parrillada txosna eremuan. 10 euro janaria, edaria eta kafea barne.
