Maskletarekin hasiko dira jaiak Beraunen

Beraundarrek jaia izango dute euren auzoan gaurtik hasita. Egitarau mardula prestatu dute, eta izango dute non pasatu denbora. Irailak 6, ostirala
  • 18:30: Beraungo Auzo Elkarteko terrazatik jaiei hasiera emateko suziria. Jarraian, eta leku berean, ohiko maskleta izango da soinu handiarekin.
  • 18:45: Buruhandiak auzoko kaleetan, Pasai txarangaren laguntzarekin
  • 19:00: Behitxoak eta ponyak adin guztietarako jendearentzat, Pablo Sorozabal plazan.
  • 20:30: Sardina jatea Auzo Elkartearen beheko aldean.
  • 22:00: DJa Luis Mariano plazan.
  • 23:00: O’Club taldearen kontzertua Pablo Sorozabal plazan.
 Irailak 7, larunbata
  • 10:00: Haurrentzako jokoak-puzgarriak adin guztientzat (Battlefield) Luis Mariano plazan.
  • 10:30: Igel,toka eta bote tiraketa Beraungo erretiratuen terrazan.
  • 11:00-13:00: Pilates Ikerketa Estudioan jardunaldi irekia.
  • 12:00: Bide segurtasun zirkuitua eta aparra Pablo Sorozabal plazan.
  • 16:00: Bote txapelketa Juantxo tabernan.
  • 16:00-20:00: Haurren xake txapelketa (8-14 urte bitartekoak) Beraun-Bera elkartean.
  • 17:00: Haur danborrada auzoko kaleetan zehar Pasai txarangarekin, Pizza Sprint-en laguntzarekin.
  • 18:00: Beraungo erretiratuen egoitzan dantzaldia, Aureliorekin.
  • 18:00: Beraun auzotar koruaren emanaldia. Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:30: Murixka Dantza Taldearen erakustaldia eta Zrumba eskolak. Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:30-20:30: Urrunetik gidatutako Auto erakusketa Luis Mariano plazan.
  • 23:00: Helduen danborrada auzoko kaleetan Pasai txarangaren laguntzarekin.
  • 23:30: Berbena Pablo Sorozabal plazan Tsunami taldearen eskutik. Tartean, zezen suzkoa eta su artifizialak erreko dituzte.
Irailak 8, igandea
  • 11:00: Pala txapelketa Beraungo frontoian.
  • 11:00: Xake txapelketa Beraun-Bera elkartean.
  • 11:00-13:00: Pilates Ikerketa Estudioan jardunaldi irekia.
  • 11:30: Herri kirol parte hartzailea Pablo Sorozabal plazan.
  • 12:00: Ama Guadalupekoaren omenez meza nagusia auzoko parrokian.
  • 12:30: Etxean egindako patata tortilla lehiaketa, Pablo Sorozabal plazan.
  • 17:00: Angel magoaren ikuskizuna Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:00: Txokolatea haur guztientzat Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:30: Buruhandien irteera Pablo Sorozabal plazatik.
  • 19:00: Aparteko festa amaiera: mexikar festa, karaokea, mariatxiak, bitxilore dastatzea (800 soinu-w-ekin) eta bukatzeko azken traka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.