Easo Kopako partidak jokatzen ari dira Bekoerrotan

Easo Kopa Bekoerrotan Donostiako Easo saskibaloi taldeak antolatzen duen Easo Kopako partidak jokatzen ari dira atzoz geroztik Lezoko kiroldegian. Gizonezkoen Kadete Mailako sailkapen faseak jokatzen ari dira bertan. 10:30ean hasi dira lehen partidak eta Easo Ibaiondo-Loiolaren aurka eta Badalona A Gros Xake Ibaizabalen kontra aritu dira. 12:15etatik Badalona B- Getxo eta Agustinos Leon-Easo parrtidak jokatzen ari dira Bekoerrotan. Ikusle gehiegirik ez badago ere,  bertaratu direnak ederki animatzen ari dira harmailetatik jokalariak. Arratsaldean beste lau partida jokatuko dituzte kiroldegian. 16:30ean Badalona B-Loiola eta Easo Aizkorri- Gros Xake Ibaizabal ariko dira; eta 18:15ean Easo-Ibaiondo-Getxo eta Badalona A- Agustinos Leon ariko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.