Hondarribiko Jaiak. Hilaren 9ko egitaraua
Hondarribiko Jaiak. Hilaren 9a, astelehena
- 09:00 Goizut Dultzaineroen Diana.
- 11:00 San Pedro kalean, V. Moto Lasterketa haur txikientzat (4 urte bitarte). Motoak (taka-taka antzekoak) parte hartzaileek ekarriko dituzte.
- 11:00 – 13:30 Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia. Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.
- 12:00 San Pedro kalean, V. Gazte Gynkana. 10 eta 14 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.
- 12:30 Sokamuturra Kale Nagusian. Goizut dultzaineroen emanaldia. 16 urtez beherakoek sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dute.
- 16:30 Gipuzkoa Plazan, Puzzleak Bikoteka. Mailak: 3 – 5 urte bitartekoak, 50 aleko puzzlea. 6 – 8 urte bitartekoak, 100 aleko puzzlea. 9 – 11 urte bitartekoak, 200 aleko puzzlea. 12 -16 urte bitartekoak, 300 aleko puzzlea.
- 17:00 Zezen Plazatik abiatuta, Hirigune Historikotik pasa eta Porturaino iritsiko dira Erraldoiak eta Buruhandiak.
- 17:00 – 20:00 Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia. Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.
- 20:00 Arma Plazan, Kemen Dantza Taldearen dantza saioa.
- 21:00 San Pedro kalean, Zezen Suzkoen Entzierroa.
- 22:00 Bentan, Las Sfintters (Hondarribia) eta segidan Javier Escovedo (AEB) musikariaren emanaldia.
- 22:30 Arma Plazan, Luis Larroderaren, Neneren eta Gonzaloren bakarrizketa saioa.
