Atez atekoa udalerri guztira ez hedatzeko eskatu du Pasaiako PSE-EEk
Pasaiako PSE-EEk Amaia Agirregabiria alkateari eskatu dio “zuhurtasunez” joka dezan eta atez atekoa barruti guztietara hedatu ez dezala. Sozialistek esan dutenez, “atez atekoaren ezarpena herri osoko elkarteei ematen zaien diru laguntza bezalakoa da”.
Gastua “beharrezkoa ez dela” uste dute. Gainera, hainbat herritarren iritziaren “kontra” egiten dutela esan dute. Horregatik, San Pedron, Antxon eta Trintxerpen ez jartzeko eskatu dute. Edukiontzi itxi eta ordenatuen alde egiten du PSE-EEk.