Errenteriak Erdi Arora egingo du bisita
70 artisau postu ikusteko aukera izango da larunbat eta igandean, Errenteriako Erdi Aroko Azokan. Etzi hasiko dira erdialdeko kaleak apaintzen, eta garai batean zeukaten itxura ematen. Honako kaleetan egongo dira postuak: Santxo Enea, Andra Mari, Kapitanenea, Madalen, Herriko Plaza, Biteri Txiki eta Zumardia.
Hamabigarrenez antolatu du iniziatiba Errenkoaldek, eta artisau postuak ikusteaz gain, garai hartako ofizioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da. Hainbat tailer egingo dituzte: egurrezko jokoak, garaiko ogibidak, buztin tailerra, Artaldearen Txokoa, egurrezko kateak eta beira puztea. Ofizioen artean, Gipuzkoako ehozirilariak ere izango dira, udaletxeko arkupeetan.
Txikienek ere edukiko dute euren txokoa, eta Alaia elkartearen laguntzarekin koroak, jostailuak egingo dituzte.
Musika eta antzerkia, kaleetan
Giroa ez da faltako kaleetan, eta hori musika eta antzerkia eskutik etorriko da: Zamorako gaita jotzaileak eta antzerki talde bat ariko baitira.