Gazte Sozialistak "pozik" eskola materiala lortu dutelako
Hurrengo egunei begira eskola materiala biltzeko kanpainarekin jarraituko dutela adierazi dute Gipuzkoako Gazte Sozialistek. Azken egunotan Errenteria-Orereta eta Donostiako egoitzetan aritu dira azken egunetan eskola materiala biltzen, eta kanpainak utzitakoarekin “pozik” daudela esan dute.
Horren asmoa behar gehien duten familiei eskola materiala erostearen zama “arintzea” dela esan dute. Horretarako, Gurutze Gorriari bideratzen diote jasotakoa, eta gero berak banatzen die beharra dutenei.
Herritarrak euren ekarpena egitera animatu ditu, “egoera ekonomiko zailean dauden familiei laguntzeko”.