"Herriarekin eta herriarentzat" prestatutako Santakrutzak ekitaldiz beteta datoz

Santakrutzen aurkezpena

Santakrutzen aurkezpena

Gaur eguerdian aurkeztu dute Santakrutz jaien egitaraua. Ainhoa Zabalo alkateak eta Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotziak aurkeztu dituzte jaietako prestatu dituzten ekitaldiak, eta beraiekin izan diraIxkulin elkarteko Joakin Arzalun, Aiton Bordako  Malen Aginaga eta Rikardo Salaberria, eta Oroitzene AEK euskaltegiko Edurne Lizarazu. Zabalo zein Arrutik jai batzordea osatzen duten herriko elkarte zein norbanakoei eskerrak eman dizkiete lehenik eta behin, “beriaei esker egingo ditugulako jaiak. Lezoarrak zein kanpotik datozenek ongi pasatzeko gogor lanean ariko dira egun hauetan”. Mendekoste jaietan bezala, Santakrutzetan ere krisiak eragina izan duela nabarmendu du Arrutik, bestalde, baina hala ere egitarau “txukuna” eta askotarikoa osatu duela jai batzordeak gaineratu du, “eta horregatik, egindako lanagatik eskerrak eman eta zoriondu egin behar dugu”. 30.000 euroko aurrekontua izango dute aurtengo Santakrutzek. Alkate txikien txupinazoa Ostiralean 19:00etan jaurtiko dute txupina alkate txikien pregoiaren ondoren, eta lau egunez hamaika ekitaldiz beteko da Lezo. Iazkoen oso antzeko egitarau prestatu dutela baina berrikuntzak izan badirela zehaztu du Arrutik: “Lehenengo aldiz profesional mailako pilota partida jokatuko dute kiroldegiko frontoian Aspe enpresak antolatuta. Estelarrean Titin III- Zubieta eta jaunarena-Merino ariko dira”. Ekitaldi guztiak ezin aipatu eta hainbat nabarmendu ditu Arrutik, tartean, ostiralean Ixkulin, Altzate, Tiñelu eta Allerru elkarteek egingo duten helduen danborrada; larunbateko Muxiko Eguna, tartekoen eta arrantzaleen bazkariak, eta rock kontzertua; Igandeko Inude eta Artzainen  desfilea eta marmitako lehiaketa; eta asteleheneko Baserritar Eguneko ekitaldiak. Erantzukizunez eta errespetuz jokatzeko deia Lezoarrei zein inguruetako herrietatik etorriko direnei festekin gozatzeko baino erantzukizunez eta errespetuz jokatzekod eia egin die Zabalok: “Festak eta alaitasuna uztargarriak dira ingurumenaren zaintzarekin, gure kultura eta hizkuntza errespetatzearekin eta gizon eta eakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, besteak beste”. Etxetik urrun preso edo gaixorik dauden herritarrak ekarri ditu gogora  Zabalok, “fisikoki ez dira gurekin izango kale, taberna, herri bazkari edo bestelako ekimenetan, baina presente egongo dira bohotzean ditugulako”. Jaietako egitaraua lezoar guztien buzoietara helduko dela gaineratu du Arrutik, “jai batzordeak hartu du haiek buzoneatzeko ardura”. Horrekin batera aurten lehen aldiz Santakrutz Jaien egitaraua Qr Kode bidez deskargatzeko aukera izango dela esan du Kultura zinegotziak: “Unai Tolosa lezoarrak modu boluntarioan prestatu du aplikazioa mugikorrekin jaisteko eta eskerrak eman nahi dizkiogu”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.