Hibaikako arraunlariak, atzo, Donostian
Bigarren izan da aurtengo Kontxan Hibaika Arraun Elkartearen emakumeen trainerua. Hirugarren postuan iritsi ziren helmugara atzo, Zumaiaren eta San Juanen atzetik, baina aurreko jardunaldian lortutako errentagatik bigarren izan dira errenteriarrak sailkapen nagusian. Zumaia garaitezinaren atzetik lehenak izan dira hortaz. Horregatik, garaipen antzekoa izan da beltzentzat postu hori, eta horrela ospatu zuten.