Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi du Kuadrillategin ikasturte berrian parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera zabalik dutela, hilaren 27ra arte. Lagunartean euskararen erabilera sustatzeko, eta aldi berean nerabeen arteko elkar ezagutza bultzatzeko ekimena da Kuadrillategi, eta aurten, Pasaian, Lezon eta Errenteria-Orereten egingo dute: Errenteria-Oreretan eta Pasaian DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4ko gazteek eman dezakete izena, eta Lezon DBH1, DBH2 eta DBH3koek.
Izena nork bere ikastetxean eman behar du, bertan banatuko dituztelako horretarako orriak, eta horietan eman beharko dituztelako beteta. Saioak urriaren 4an hasiko dira.