Pasaiak 0-2 galdu du denboraldi hasierako talde indartsuenaren kontra
Pasaiak denboraldiko bigarren partida —hiru jardunaldi jokatu dituzte— galdu zuen larunbatean, Don Boscon. Bi garaipen lortu dituen Leioa talde indartsuaren bisita jaso zuten. Lehenengo zatian zurigorriek bakarrik sortu zituzten aukerak, eta zelai erdian jokatu zen, gehienbat, partida.
Bigarren zatiaren hasieran berdintsu aritu ziren, 68. minutuan Barrasak korner bat buruz errematatu eta baloia sarera bidali zuen arte. Etxeko taldeak erasora jo zuen, baina zortea lagun izan zuen Barrasak, eta bigarren gola sartu zuen. Ondoren, antxotarrek penalti bat huts egin zuten. Galdu arren, itxura ona eman zuen Pasaiak.