Irungo eta Hondarribiko hotelen okupazioa %91koa izan da abuztuan
Bidasoa Bizirik-ek eman dituen arabera, abuztuan Hondarribiko eta Irungo hotelek izan duten okupazioa %91,13koa izan da, “balantzea positiboaĀ da”. 2012ko abuztuan %88.13koa izan zen okupazioa. Iaztik hazkunde handiena Irungo hotelek izan dute, aurten %91,28koa izan delako bisitarien emaria, iaz %87,84koa izan zen bitartean; lau puntuan igo da okupazioa. Hondarribian puntu batean igo da erabiltzaileen kopurua, iazko 89,65tik, aurtengo 90,85era.
Bi hirietako turismo bulegoek ere milaka bisitari izan dituzte aurreko hilabetean, 14.526 denera. Hala, Irungo Luis Marianokoan 2.823 pertsonen bisita izan zuten, eta Hondarribiko Arma plazakoan, berriz, 11.703ena. Bisitari horietatik gehienak Espainiako Estatukoak izan direla azaldu du Bidasoa Bizirik-ek, eta Frantziakoak bigarren postuan kokatu dira. Iazko datuekin alderatuz, ordea, turismo bulegoetara pertsona gutxiago joan dira kontsultak egitera, 2012an 17.869 izan zirelako denera bi hirietako zerbitzuetan.