Xanpain berdea Irunen

Irungo Udalak, bertako alderdi politiko guztien ordezkariak bertan zirela, harrera egin zien atzo arratsaldean Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariei eta arduradunei. Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapeza ere bertan izan zen, eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea arraunlariekin batera iritsi zen Irungo udaletxera. Ondoren Hondarribian egin zieten harrera arraunlariei. Kontxa irabazi dutelako egin zieten gorazarre arraunlari berdeei, 2005ean bezala. San Juan plazan ehunka irundar izan ziren txaloka eta garrasika kirolariei babesa ematen, eta udaletxe barruan egindako ekitaldian arraun elkarteko kideek Kontxako Banderaren oroigarria eman zioten hiriko alkateari. Alkateak esker on hitzak izan zituen hondarribiarrentzat, eta Joxemi Elduaien elkartearen presidenteak garaipena “denona” dela azaldu zuen, eta esan zuen Irunen izan zirela historikoki hala izan delako. Ondoko bideoak harreraren unerik esanguratsuenenak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.