Xenpelar Arte Plastikoen eskaintzaren berri eman dute

Hilaren 17etik 27ra eman ahal izango da izena Xenpelar Arte Plastikoen lantegietan. Izena emateko edo informazioa eskuratzeko Merkatuzarretik pasatu edo 943 44 96 29 telefono zenbakira deitu behar da. Aurten zortzi ikastarotako eskaintza egin du. Honakoak dira:
  • Zeramika tailerra: eskulturen modelaketa, murala, mosaikoa, azulejoen dekorazioa…
  • Marrazkia: non eta nola hasi behar da margolan bat
  • Arte plastikoak / gazteentzako tailerrak: marrazkiak, karetak, buztinezko figurak, buruhandiak, txotxongiloak…
  • Argazkilaritza digitala
  • Egurraren zaharberritzea: altzarien apainketa vintage erara. Tapizeria hastapenak. Antigoaleko altzarien zaharberritzea.
  • Patchwork
  • Taila tradizionala.
  • Koadernaketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.