Irungo Udaleko Euskara arloko arduradunek jakinarazi dute 2012-2013 ikasturtean euskara ikasi dutenek bekak jasotzeko aukera dutela, ikasketa horiek ordaintzen laguntzeko. Beka horiek gutxienez matrikularen %50 ordaintzeko baliagarri izango dira, eta gehien jota %75a Kalean Bai planaren laguntza hitzarmena sinatu zuten eragileen kasuan. Euskara Sustatzeko Planak onetsita dituzten enpresetako kideek nahiz langabeek ere %75eko laguntza jaso dezakete. Alta, beka jasotzeko ezinbesteko baldintza da ikasleek 16 urtetik gora izatea.
Urriaren 3ra arte eska daitezke laguntza horiek. Onuradunen betebeharrak nahiz bestelako informazioa (eskera orriak eta bestelakoak)
Irungo Udalaren webgunean ikus daitezke. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira.