Amute Kostako jaiak prestatzeko bilera egingo dute gaur

Urriaren 4tik 6ra izango dira aurten Hondarribiko Amute Kosta auzoko jaiak. Horiek prestatzen hasi dira jada bertako eragileak, eta egitaraua osatzen joateko bilera egingo dute gaur, 20:00etan, bertako auzo elkartearen egoitzan. Jaiak antolatzeko, eta zehazki haurren jokoak nahiz herri bazkaria prestatzeko laguntza behar dela jakinarazi dute deitzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.