Bi emakume atxilotu dituzte bitxiak ostu dituztelakoan

Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo arratsaldean, Errenteria-Oreretan, ustez denda batetik bitxiak lapurtzeagatik. Segurtasun Sailak azaldu duenez, bitxi horiek 10.000 euroko balioa zeukaten. Segurtasun Sailaren arabera, bi emakumeak arratsaldean sartu ziren dendan, 18:00ak aldera, eta ustez erosteko asmoarekin. Gaineratu duenez, bi emakume batek dendariaren arreta bereganatu zuen, eta erakusleiho aldera eraman zuenean, besteak bitxiz betetako karpeta bat eramaten saiatu zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.